Barakaldoko udaleko gazte-zerbitzuek gazteen dinamizazioari jarraipena emango diote beren plataforma digitalen bidez.

Giltzarri eta Gazte Bulegoa Barakaldoko nerabe eta gazteei zuzendutako gazte zerbitzuek egitarau betea prestatu dute etxean egon behar dugun egun hauetarako.
Garrantzitsua da neska-mutilek laneko ohitura batzuk izatea, baina baita atsedenerako, aisialdirako eta dibertsiorako ere; gure helburua da lagunekin gizarte-harremanak izatea, bai eta beren zaletasunak garatzen laguntzen dieten hezitzaileekin eta begiraleekin harremanetan egotea ere, kultura eta balioak hazteko proposamenak egin ditzaten.
Hori dela eta, aste honetatik aurrera eguneroko jarduerak eskainiko zaizkie gazte-zerbitzuak garatzen ari diren arlo guztietan, hala nola kultura, hezkuntza, euskara, aisialdia, osasun emozionala, emantzipazioa, boluntariotza edo parte-hartzea, besteak beste.
Jarduera guztiak www.giltzarri.info eta www.gaztebulegoa.info webguneetako jarduera-agendetan erregistratuta geratuko dira, eta egunero jarduera berriak proposatuko dira. Bestalde, dinamizazioa zerbitzuak erabili ohi dituzten sare sozialetara zabalduko da, zuzenean eta berehala: Instagram, Facebook eta Twitter, nagusiki.
Telefonoz eta Whatsapp bidez sexualitateari buruzko kontsultak egiteko AZALTZEN zerbitzuak bere ohiko ordutegian jarraitzen du, asteburuetan, 673 874 485 zenbakian.

Informazio gehiagorako jo ezazue telefono/email hauetara:

Giltzarri:
Email: giltzarrietxean@gmail.com
Tel: 688 809 899
Gazte Bulegoa:
Email: barakaldokogaztebulegoa@gmail.com
Tel: 688 639 935
Servicio Azaltzen:
Tel: 673 874 485