Beste urte batez, Barakaldoko Udaleko Gazteria Arloko Giltzarri zerbitzuak, 12 eta 18 urte bitarteko neska-mutilekin Aisialdi hezitzailea eta Partaidetza Zerbitzuak, inauteriekin bat egingo du, gure mozorroa prestatuz. Gogoratuko duzuenez, ikasturteko lehen batzarrean gure mozorro bateratua erabaki genuen, Topalekuetan prestatzen joango garena. Jaitsierak otsailaren 22an izango dira, Gurutzetan zein Barakaldon.
Mozorro azpitaldeko kide guztien artean erabakiko dira mozorroak prestatzeko batzar egunak eta orduak, bakoitzaren beharrak kontuan hartuta.

Gurutzetako jaitsierarako mozorroaren prestaketa Gurutzetako Topalekuan egingo da asteazkenetan 17: 00etatik 20: 00etara (Topalekuan beti egongo da mozorroa egiteko materiala eskuragarri, baina asteazkenetan izango da mozorroa nola egiten den ikusteko egun ofiziala).

Animatu parte hartzera!!!