Berdintasuna batzordea

Azkenengo Giltzarri Asanbladan, neska eta mutilen arteko aukera berdintasuna lantzeko gaia aukeratu dugu, kezkatzen gaituen gai bat delako.
Horretarako neska-mutilen  Batzorde bat sortu, eta helburu batzuk proposatu ditugu: neska eta mutilen arteko aukera berdintasunerako bitartekari izateko prestatzea, Barakaldoko gazteak Beldur Barik programan parte hartzera animatzea eta Giltzarri Plataforma osatzen dituzten talde eta pertsona guztien hausnarketa sustatzea, aukera berdintasunaren inguruan.

Parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan giltzarri.info-n