Auzo Batzordea. Hiritartasuna Eraikitzen

Auzo Batzordea Giltzarriko proiektu bat da. Honen helburua auzoaren eguneroko bizitza dinamizatzea da. Batzorde honetan, 12-18 urte bitarteko neska-mutilak bizi diren auzoetako aisiazko proiektuen eta proiektu solidarioen plangitzaren protagonistak dira.

Oraingo honetan, San Bizente-Bagatza Auzo Batzordea, otsailaren 13an Beurko Berriak Zahar-etxera joan ziren. Bertan, arratsaldea aitona-amonekin txokolatea eta bingora jolasten pasatu zuten eta nerabeek beraiek esan zuten moduan “harrera bero bat eman zieten”.

Horregatik, gune hau eskerrak emateko aprobetxatu nahi dute, nerabeak eta adinekoak batera egoteko aukera emateagatik, eta haiekin denbora pasatzea, ezagutzea eta batera ikasten uzteagatik.

ESKERRIK ASKO!

Hona hemen egun horretako argazki batzuk: