AZAROAK20 UMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Atzo, azaroak 20, munduan zehar Umeen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioaren sinaduraren urteurrena ospatu zen. Udaleko umeen parte hartzeko plataforma den Giltzarrik, Konbentzioari buruz informatzeko, ezagutarazteko eta Giltzarrin parte hartzen duten neska mutilekin honen inguruan hausnartzeko konpromezua hartu du.

 

Horrela bada, atzo Anaien Parkean, CIS-en 3. solairuan, zabaldu berri den Giltzarri Topalekuan Umeen Eskubideei buruzko lan saio bat egin genuen, eta honako ekintza hauek garatu ziren: Umeen Eskubideari buruzko Adierazpenaren inguruko hausnarketa, Umeen Eskubideari buruzko Erakusketa bat prestatzea eta AZAROAK20ri buruzko sare sozialeko kanpainaren jarraipena.

 

Giltzarri Udaleko parte-hartze plataformak 2015etik UNICEFekin lan egiten du Umeen Eskubideen Konbentzioa ezagutarazteko eta bultzatzeko.

 

https://ciudadesamigas.org/cai-2016/buenas-practicas-2016/